2020(e)ko urriaren 23(a), ostirala

BILBOKO ARMIARMA


Bilboko armiarma Maman deitzen da, Maman frantsesen, ama da. Guggenheim museoko atzeko aldean, ibaiaren ondoan kokatuta dago. Eskultura honen sortzailea Louise Bourgeois estatubatuarra da. Bere ama ehungile zelako, eta armiarmek babesteko eta ehizatzeko hainbeste ehuntzen dutela uste zuen eta horregatik sortu zuen. Armiarma altzairuzkoa da eta 9 metro inguruko altuera du. Eskultura handiaren azpian, armiarmak altzairuzko 26 arrautza ditu sabelaren azpian. Bitxia bada ere, ez da munduko eskultura bakarra, leku honetan aurki ditzakezu armiarma berdina: Erresuma Batua, Ottawa, Tokyo, Seoul, Arkansas eta Doha. Oso eskultura bitxia eta arraroa iruditzen zait, zeren eta armiarma handi bat da.


2020(e)ko urriaren 15(a), osteguna

AUSCHWITZ

 


Auschwitz Alemania naziko kontzetrazio eta sarraski-esparru handiena izan zen. Egungo Poloniako hegoaldean dago.


1940an hasita, Alemania naziak hainbat kontzentrazio esparru eta sarraskitze esparru eraiki zituzten, gainerako kontzentrazio esparruak bezala SSek administratzen zituzten Heinrich Himmler-en agindupean. Kanpamenduko komandanteak Rudolf Höss, Arthur Liebehenschel eta Richard Baer izan ziren. 


Azken zenbatespenek diote 1,1 - 1,6 milioi bitartean hil zituztela. Horietako % 90 ia-ia Europako herrialde guztietako juduak izan ziren. Gehienak Zyklon B gasa erabiliz hil zituzten, baina gose sistematikoak, bortxazko lanak, osasun-zaintzarik ezak, banakako exekuzioek eta medikuntza-esperimentu izenekoek ere eragin zuten makina bat heriotza.


Hasiera batean, koarentena kanpamentu bat izatearen helburuarekin eraiki zen nahiz eta ez zen inoiz horretarako erabili. Horren ordez, kontzetrazio-esparru batean bilakatu zen eta denborarekin, sarraskitze-esparrubat izatera pasa zen.


Triste jartzen naiz hainbeste jende hiltzeagaitik. Ez dut ulertzen zergaitik hiltzen zituzten juduak.


2020(e)ko urriaren 14(a), asteazkena

Donostiako zinemaldia

 Donostiako Nazioarteko Zinemaldia urtero irailaren bigarrren hamabostaldian Donostian,Gipuzkua antolatzen den zinemaldia da,Euskal Herriko zinemaldirik ospetsuena. Lehengo aldia ospatzen 1953 ko irailaren 21an izan zen. Europan garrantzitsu, gehien entzuten dena eta zaharrenetarikoa da. Gaztelania hitzegiten duten estatu eremu geografikoan ere garrantzitzuena da.


 2007tik aurrera zinemaldi honen euskarazko izen ofiziala Donostia Zinemaldia da, eta gaztelaniaz eta ingelezez, beste izen bat du.

 Daroan denbora gutxi honetan, hainbat talentu pasatu dira hemendik; era berean, izarren agerpena ere ikusi du zinemaldi honek, horien artean Gloria Swanson, Bette Davis,Genn Ford, Gregory Peck,Elizabeth Taylor,Sophia Loren, Audrey Hepburn eta Alfred Hitchock eta beste asko.

2020(e)ko urriaren 12(a), astelehena

BILBOKO ARMIARMA

Ama (Maman) Bilbon kokatuta dago eta Louise Bourgeois artistaren eskultura bat da.

Honek, bere amaren oroimenez egin zuen, ama bere lagunik onena zelako eta

armiarma baten modukoa ikusten zuelako, taller batean tapizak egiten.

Armiarma brontze, marmol eta altzairu herdoilgaitzaz egina da, 895 x 980

x 1.160 cmko neurriak ditu. Gorputzaren azpian, sare metaliko batean,

marmolezko arrautzak daramatza armiarmak.

Ez da bakarra munduan,  izen bereko multzo baten parte da.

Orijinalaren ondoren egindako sei aleko sortan, bigarrena da, eta 2001.

urtean egin zuten. Besteak hemen daude kokatutak:Kanadako Galeria

Nazionala, Ottawa, Kanada, Mori Arte Museoa, Tokio, Japonia, Leeum,

Samsung Arte Museoa, Hego Korea, Crystal Bridges Museum of American Art,

Bentonville, Arkansas, AEB eta Qatar National Convention Center,

Doha, Qatar. Batzuetan mugitu egiten dituzte, hiriz hiri.

Eskultura honek pizten didan sentimendua harridura da, batez

ere tamainagatik eta benetazkoa ematen duelako.


Mikel Agirregabiria: Mama, la araña de Bilbao junto al Museo ...blog.agirregabiria.net› 2020/08 › mama-la-arana-de-bilb...

 










2020(e)ko urriaren 6(a), asteartea

Zinemaldia

                    Zinemaldia


Zinemaldia Europako zinema ospakizun handiena da. Urte honetan zinemaldia oso desberdina da. Zuzendariak eta aktoreak ezin izan dira Donostiara iritsi koronabirusaren erruz.

Donostian ospatzen da irailaren amaieran. Lehenengo ekitaldia 1953ko irailaren 21an izan zen. Aurten irailaren 18tik irailaren 26a arte ospatuko da. Bederatzi egun iraundu du.


Protagonistak, ”zuzendariak, aktoreak eta zinemarekin lotutako pertsonak dira”. 1986an sortua, aktore bat bere ibilbide profesionalagatik omenatzea du helburu. Ematen den saria urrezko maskorra da.


Zinemaldiaren ondorioak hauek izaten dira: zinema zaleak eta turistak, aktoreak eta zuzendariak dauden hoteletara joaten dira. Eta zinemaldiari esker, denek ezagutzen dute Donostia. Baina urte honetan ez da hori gertatu, hotelen sarrerak ez zegoen pertsonaz beteta argazkiak ateratzeko.


Asteburu honetan zinemaldiaren 68. edizioaren amaiera gala handia       ospatu da eta kategoria desberdinetako hainbat sari banatu dira. Urte honetan Beginning pelikula urrezko maskorra irabazi du eta beste hiru sari ere bai, aktore protagonistarik onena, gidoi onena eta zuzendaritza onenarentzat eta hirurek zilarrezko maskorrak lortu dituzte. Irabazle askok ezin izan dute galara joan eta bideokonferentzia bidez eskerrak eman dizkiete. Nahiz eta eguraldi txarra egin,  jende asko hurbildu zen Zinemaldia ikustera.


Beginning' gana la Concha de Oro del Festival de San Sebastián | Noticias  La Tribuna de Ciudad RealDonostiako Zinemaldia - SSIFF