2020(e)ko urriaren 23(a), ostirala

BILBOKO ARMIARMA


Bilboko armiarma Maman deitzen da, Maman frantsesen, ama da. Guggenheim museoko atzeko aldean, ibaiaren ondoan kokatuta dago. Eskultura honen sortzailea Louise Bourgeois estatubatuarra da. Bere ama ehungile zelako, eta armiarmek babesteko eta ehizatzeko hainbeste ehuntzen dutela uste zuen eta horregatik sortu zuen. Armiarma altzairuzkoa da eta 9 metro inguruko altuera du. Eskultura handiaren azpian, armiarmak altzairuzko 26 arrautza ditu sabelaren azpian. Bitxia bada ere, ez da munduko eskultura bakarra, leku honetan aurki ditzakezu armiarma berdina: Erresuma Batua, Ottawa, Tokyo, Seoul, Arkansas eta Doha. Oso eskultura bitxia eta arraroa iruditzen zait, zeren eta armiarma handi bat da.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina