Zinemaldia
Zinemaldia Europako zinema ospakizun handiena da. Urte honetan zinemaldia oso desberdina da. Zuzendariak eta aktoreak ezin izan dira Donostiara iritsi koronabirusaren erruz.
Donostian ospatzen da irailaren amaieran. Lehenengo ekitaldia 1953ko irailaren 21an izan zen. Aurten irailaren 18tik irailaren 26a arte ospatuko da. Bederatzi egun iraundu du.
Protagonistak, ”zuzendariak, aktoreak eta zinemarekin lotutako pertsonak dira”. 1986an sortua, aktore bat bere ibilbide profesionalagatik omenatzea du helburu. Ematen den saria urrezko maskorra da.
Zinemaldiaren ondorioak hauek izaten dira: zinema zaleak eta turistak, aktoreak eta zuzendariak dauden hoteletara joaten dira. Eta zinemaldiari esker, denek ezagutzen dute Donostia. Baina urte honetan ez da hori gertatu, hotelen sarrerak ez zegoen pertsonaz beteta argazkiak ateratzeko.
Asteburu honetan zinemaldiaren 68. edizioaren amaiera gala handia ospatu da eta kategoria desberdinetako hainbat sari banatu dira. Urte honetan Beginning pelikula urrezko maskorra irabazi du eta beste hiru sari ere bai, aktore protagonistarik onena, gidoi onena eta zuzendaritza onenarentzat eta hirurek zilarrezko maskorrak lortu dituzte. Irabazle askok ezin izan dute galara joan eta bideokonferentzia bidez eskerrak eman dizkiete. Nahiz eta eguraldi txarra egin, jende asko hurbildu zen Zinemaldia ikustera.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina