EUSKAL HERRIKO INAUTERIAK
Euskal Herrian, munduko beste lekuetan bezala, inauteriak ospatzen dira. Baina inauteriak ez dira izan beti berdinak, modernizatu direlako. Antzinan, baserritarrak eta artzainak animaliez mozorrotzen ziren. Gaur egun karrozak, denetariko mozorroak, argiak, kantak… daude. Gainera, ez daude bi inauteri berdinak Euskal Herrian, lekuz-leku aldatzen direlako.
Atorrak Mundakan ospatzen dira, adibidez. Han Atorraz janzten dira: burukoaren azala, soinekoak eta bi gona zuriak daramatza. Zuzendariak, aldiz, kapela beltza eta praka beltzak ditu jantzita. Pertsona hauek herritik joaten dira portura ailegatzkeko. Gero, portuan, petril baten gainean igotzen dira eta abesti berriak zein zaharrak abesten dituzte.
Iturenen eta Zubietan Joaldunak berdinak izan arren, oso ezaguna da. Jendea joaldunez mozorrotzen da: Zubietan, ator zuria daramate. Iturenen, berriz, ardi larruzko txalekoa. Gerrian joareak lotzen dira ardi larruarekin. Galtzerdi urdinak eta larruzko edo gomazko abarkak dituzte oinetan, eta buruan “ttuntturro” izeneko txapela. Txapelaren puntan oilo baten lumak eta kolorezko ohialezko xingolak ipintzen dituzte. Urtarrileko azken astean herritik joaten dira, inauteriak baino lehenago, joalekin zarata egiten.
Lantzeko inauterietan Miel Otxin da pertsonai nagusia. Erraldoi honek txapela bat, painelu bat, estanpatu bat eta galtza urdinak ditu jantzita, eta gazte batek eramaten du. Gazteak dantzatzen du Miel Otxinekin, eta Ziripot deituriko beste pertsonai batek erraldoia bota behar du lurrera.
Markitosen epaiketa Zalduondon gertatzen da. Erraldoi honek praka zaharra, ator bat eta jertse batekin doa jantzita. Antzinan larruzko abarkak zituen ere, baina orain botak daramatza. Markitos herritik eramaten dute, eta gero epaitu egiten dute. Azkenik, sutan ipintzen dute.
Altsasun Momotxorro beldurgarriak ateratzen dira inauterietan. Pertsonai hauek zezenaren adarrak, latxaren larrua, joareak, atorra zuria odolarekin, praka urdinak, abarkak, galtzerdi zuriak daramatzate. Momotxorroak herriko plaza batera joaten dira, aurkitzen dutenaren guztia oldartzen. Gero, beste pertsonai batzuekin elkartu ondoren, plazara ailegatzen dira, non Momotxorroen dantza dantzatzen duten.
Badirudi Euskal Herriko inauteriak oso aberatsak direla, hainbat lekutan hainbat gauza ezberdinak egiten dira-eta!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina