2021(e)ko otsailaren 21(a), igandea




   EUSKAL HERRIKO INAUTERIAK  

Euskal herrian ez dira beti inauteriak berdin ospatzen, lehen herri batzuetan ospatzen ziren egun batean eta beste hiri edo herri batean beste egun batean,gainera ospakizun

oso desberdinak daude.

Mundakako inauterietan Atorrak eta Laminak dira pertsonai nagusiak.Atorrak zuriz joaten dira, buran almoadazal, alkondara,  bi gona, prakak eta zapatilla zuria ere bai.Laminak alderantziz joaten dira, beltzez, soineko beltza, ilea artilez eginda dago.Atorrak goizean ateratzen dira eta abesten dute.Bideoa:

Atorrak


Ituren eta Zubietako inauteriko pertsonai nagusiak Zanpantzar eta Joaldun dira.Inauteri horretako jazkera hau da: Ttunturro bat, alkandora eta artilezko berokia,abarkak batzuk,petoa,ezkilak,zapia eta hisopo.Zapantzarrak edo joaldunak zubietatik iturenera doan tartea egiten dute. Bideoa: Joaldunak



Lantzeko inauteriako pertsonai nagusia Ziripot da.Lantzeko inauteriako jankera horretako jazkera hau da:Zaldi-buztana, blusa soltea, segalariaren kapela eta indigo margotutako aurpegia.Gauean kaleak pertsonaia hauek jantzitako bizilagunez betetzen dira:Miel Otxin,ziripot,Zaldiko...Bideoa: Lantzeko inauteriak+


Zalduondo inauteriko pertsonai nagusia Markitos da.Inauteri honek ez du normalean mozorrik izaten, baina tamaina naturaleko belarrez bateako panping groteskoa Markitos deitua mozorrotzen dute.Jaka beltza eta prakak grisak jantzita mozorrotzen dute.Igande goizean Markitos herrian buelta bat egitera eramaten dute. Bideoa: Zalduondo


Altsasuko inauteriko pertsonai nagusia momotxorroa da.Adarrak jantzita data jantzi ohi dira eta aurpegia zapiekin edo zaldizurdekin estaltzen dute.Olodez zikindutako alkandora zuria eta ardi larruak, praka urdinak, galtzerdi zuriak eta sandaliak ere jazten dituzte.Ehunka momotxorro atertzen dira frontoitik, aurretik bizirik edo hilda dagoen guztiaren une batean .

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina