EUSKAL HERRIKO INAUTERIAK
Euskal Herriko inauteriak modu berezian ospatzen dira. Hainbat egunetan ospatzen dituzte. Inauteri hauek Bizkaian, Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan ospatzen dira, horrez gain tradizio ezberdinak egiten dituzte Euskal Herrian.
Inauteriak deitzen dira lehen antzinean haragia debekatuta zegoelako jatea aste santua baino 40 egun lehenago. Eta inauteriak aiegatzen zirenean mozorrotuta joaten ziren jaia ospatzeko. Ez ziren berdin ospatzen inauteriak. Lehen haragiarekin zegoen lotuta eta orain egiten dugu tradizio hori mantentzeko eta ondo pasatzeko.
Atorrak Mundakako kaleetik doaz (Bizkaian). Pertsonai nagusiak Atorrak dira eta gizonek parte hartzen dute. Mundakako atorrak Zuriz doaz denak eta buruan burko-zorro irekia eramaten dute. Bi gona daramate eta barruan erropa zuria dute hotza ez pasatzeko baina eramaten duten dena zuriz izan behar da ,zapatak ere bai. Atorrak kalez-kale doaz eta Mundakako historiari buruzko abestiak abesten dituzte. Gitarrak, mandolinak, banjoak, akordeoiak, panderoak, biolinak eta era guztietako instrumentuak erabiltzen dituzte koro bat egiteko. Abesten dutenean zuzendari bat dago beraiei gidatzeko. BIDEOA
Joaldunak Ituren eta Zubietatik doaz (Nafarroa). Pertsonai nagusiak Joaldunak dira eta gizonek parte hartzen dute. Ttuntturoa edo txano konikoa, gutxi gorabehera metro erdiko altuera duena, kolorezko zintak dituena, lepoan zapi gorria, Ardi larru batek estalitako alkandora, Gerrikoa, Abarkak, "Gomazko Oinetakoak", galtzerdi zurien gainean sokekin lotuak. Giltzurrunetara atxikitako gerritik zintzilik dauden kobrezko bi kanpai handi (gutxi gorabehera hamar litroko edukiera) eta beste bi txiki, apaintzeko bizkarraren altueran. eta amaitzeko eskuineko eskuan zepa bat, zaldi-ilearekin egina. neguaren ostean natura "ESNATZEA"egiten dute kanpai batzuekin. Lehenik Iturengoek Latsaga auzoan egiten dute dantza kanpaiekin, Zubietan eta gero alderantziz. BIDEOA
Lantzeko inauteriak lantzen ospatzen dute (Nafarroan). pertsonai nagusiak Miel Otxin, Ziripot, Zaldiko, Arotzak, Txatxoak. Miel-Otxin erraldoia, hiru metro inguruko altuera duena, egurrezko gurutzea marko gisa hartuta, tonu desberdinetako blusa loreduna eta gerriko gorridunarekin loturiko praka zabalak jartzen dituzte. Aurpegiko maskara irribarretsua da, kono itxurako txano batez koroatua, Iturenen "tunturre" ren antzekoa, kolore biziko girlandak dituena. arpoz jantzita eta belarrez betea oso potoloa izan arte. Maskaratuta dago eta txapel zahar handi batekin estalita dago. Ia ezin da mugitu. Zaldiko Zaldi-buztan batez osatutako markoa darama. Zaldiaren trotea imitatzen du eta, gainera, blusa zabala, segalariaren txapela eta aurpegia indigoez margotzen ditu.
Markitos inauteriak Zalduondon egiten dituzte (Araban). markitos metro bateko panpin bat da. traje beltzez, gorbataz eta txapelaz doa jantzita. Aien tradizioa gurdi baten gainean eramaten dute kalez kale. Ondoren, zutoin batetik zinitzilikatu eta herriko bazkaria ospatzen da. Bazkariaren ostean, berriz ere kalez kale eramaten dute bukatu ondoren, Markitos lurrean utzi eta erre egiten da, haren inguruan dantza egiten den bitartean. BIDEOA
Momotxorroak Altsasun egiten dira (Nafarroan). pertsonai nagusia Mamotxorroak dira. Adarrak daukate eta aurpegiko oihal-zapiaren azpian edo zaldi ileen azpian odolaz zikindutako izara zuria, praka urdinak, galtzerdi zuriak eta abraka beltzak jantzita dituzte. Ardi larruan josita edo gerri inguruan ezkilak dituzte, zarata ateratzeko. Eskuetan sardea daramate. HAien ohitura da astearte arratsaldea iristen denean, Momorrotxoak herrira iristen dira eta bidean topatzen duten guztia probokatu eta zirikatu egiten dute egurrezko sardearekin. BIDEOA