2020(e)ko azaroaren 17(a), asteartea

1983ko Uholdeak

1983ko abuztuaren 26an uholde handiak eta larriak gertatu ziren Bilbon eta Euskadiko beste herri batzuetan, euriteen ondorioz.

Bilbo herri kaltuena izan zen uholedeen ondorioz baina ez bakarra. Bermeok, Laudiok, Getxok eta Eibarrrek, esaterako uholdeen kalteak jaso zituzten.


Garai horretan zehatz mehatz, Bilboko jaiak ospatzen ari ziren. Jende asko zegoen kaleetan eta inork ez zuen espero gertatutakoa.

Euriak itsagorarekin bat egin zuen era itsadarrak gainezka egin zuen uholde handia sortuz.


Uraren maila zenbait metro handitu zen. Alde zaharrean uholdeak 3 metroko altuera izan zuen. Boluetako eta Erriberako zubiak desagertu egin ziren. La Peña eta Peñascal auzoko eraikinak suntsituta zeuden eta ehunka denda, errepideak, trenbideak  … urpean gertatu ziren.


Uholdeek 39 hildako eta 8 desagertze eragin zituzten, galera ekonomikoak 200.000 milioi pezetan (1.200 milioi euro inguru, horietatik ia herena Bilbon).


Uholdeen ondoren, jendeak oso solidaria izan zen eta lagundu zien behartsuei garbiketa eta erreskate lanetan.

Gobernuak eta beste autonomia erkidego batzuk herriei elikagaiak, materialak eta dirua bidali zieten berreskuratzen laguntzeko.



Amak kontatu dit 7 urte zituela eta Bakion zegoela aitona-amonekin eta bere nebarekin. Urak errepideak estaltzen zituen. Amak gogoratu du aitona garajera joan zela autoa ateratzera eta asko kezkatu zirela, bainaetxera onik itzuli zela. Itsasoaren zarata eta herri osoan argirik ez

zegoela ere gogoratzen du. Egunsentian gauza asko suntsituta zeuden. Une beldurgarriak izan zirela esan dit.


Uste dut gertatutakoa beldurgarria izan zela jende askorentzat baina egoera horri esker ikusi ahal izan zen zein onak diren pertsonak beste batzuei laguntzen.

BILBOKO UHOLDEAK 1983


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina